GERRA HOTZA Gerraren aurrekariak Gerra hotza mundu-gatazka amaitzearekin batera hasi zen, oraindik bake-hitzarmenak hizketa gai zirenean. Mundu-gerran garaile irtendako aliatuen arteko zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan ziren: Ikuskera politiko ezberdinak: alde batetik, kapitalismo demokratikoa, Estatu Batuak buru zirela; bestetik, komunismoa Sobietar Batasunak gidatua eta laster munduko beste herrialde batzuetan gobernu modu gisa hartua, Txina barne. Eraginkortasun-eskualdeen banaketan desadostasuna potentzia garaileen artean, batez ere Balkanen inguruan eta Asiako Hegoaldean. Inperio britainiar eta frantsesen ahultzea: bi herrialdek aliantza bilatu zuten Estatu Batuekin, inbasio sobietar posible bati aurre egin ahal izateko. Bestalde, bai Sobietar Batasuna bai Estatu Batuak beren eraginkortasun-eremua hedatu nahian zebiltzan, Frantzia eta Erresuma Batuko antzinako kolonien gainean. Potentzia irabazleak II. Mundu Gerraren ondorioa: Bigarren Mundu Ge...