12. Taldea - Gerra hotza
GERRA HOTZA
Gerraren aurrekariak
Gerra hotza mundu-gatazka amaitzearekin batera hasi zen, oraindik bake-hitzarmenak hizketa gai zirenean. Mundu-gerran garaile irtendako aliatuen arteko zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan ziren:
- Ikuskera politiko ezberdinak: alde batetik, kapitalismo demokratikoa, Estatu Batuak buru zirela; bestetik, komunismoa Sobietar Batasunak gidatua eta laster munduko beste herrialde batzuetan gobernu modu gisa hartua, Txina barne.
- Eraginkortasun-eskualdeen banaketan desadostasuna potentzia garaileen artean, batez ere Balkanen inguruan eta Asiako Hegoaldean.
- Inperio britainiar eta frantsesen ahultzea: bi herrialdek aliantza bilatu zuten Estatu Batuekin, inbasio sobietar posible bati aurre egin ahal izateko. Bestalde, bai Sobietar Batasuna bai Estatu Batuak beren eraginkortasun-eremua hedatu nahian zebiltzan, Frantzia eta Erresuma Batuko antzinako kolonien gainean.
Potentzia irabazleak
- II. Mundu Gerraren ondorioa: Bigarren Mundu Gerrak suntsituta utzi zuen mundua, eta kalte material eta moral itzelak eragin zituen.
- Bi potentzia nagusi azaleratu ziren: AEB eta SESB.
- Gerra Hotza: Bi potentzia hauek Gerra Hotza zeritzon erasokortasun iraunkorreko aldia hasi zuten. Ia bost hamarkadetan, bi bloke horien arteko tentsio iraunkorra izan zen nazioarteko eszenatokiaren ezaugarri nagusia.
Konferentziak: Munduaren berreraikitze politikoa aliatuen buruzagiek zenbait bilkuratan hartutako erabakien emaitza izan zen: Teheran (Iran, 1943), Jalta (SESB, 1945) eta Potsdam (Alemania, 1945).
Erabakiak
- Alemaniaren okupazioa eta banaketa.
- Desmilitarizazioa.
- Buruzagi nazien arazketa.
Desadostasunak: Europaren berreraikuntzari zegokionez: ezarri beharreko erregimen politikoak, muga berriak, eta abar. Elkarrekiko mesfidantza eta beldurra nagusitu ziren aliatu izandakoen artean, horien interesak oso desberdinak baitziren.
Bi blokeko mundua finkatzea
Marshall Plana eta COMECON
Marshall Plana: 1947tik aurrera, AEBk dirulaguntza handia eskaini zuten Europa suspertzeko, eta, aldi berean, sobietar hedapena geldiarazteko. Programa hori 1947ko Marshall planean gauzatu zen, eta horren ondorioak oso onak izan ziren Europaren suspertze ekonomikorako. AEBn laguntzak helburu ideologiko oso argia zeukan: Europatik komunismoaren mehatxua urruntzea, kontinentea hondatuta eta pobretuta geratu baitzen Bigarren Mundu Gerraren ostean, eta erdiko klaseak finkatzen laguntzea, horiek gobernu demokratikoen alde egiteko.
COMECON: SESBk eta horren aliatuek, Marshall planari erantzuteko, merkatu batu komunista sortu zuten 1949an: COMECON. SESB, Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Bulgaria, Errumania, Albania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko merkatuen eta politika ekonomikoen lankidetzarako eta koordinaziorako sistema zen.
NATO eta Vartsoviako Ituna
NATO: Mendebaldeko blokeak aliantza militarra sortu zuen, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea, NATOedo OTAN. Helburua herri sinatzaileen defentsa antolatzea zen: AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada, Italia, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenengo kideak. Geroago sartu ziren Grezia, Turkia, Alemaniako Errepublika Federala eta, 1981ean, Espainia.
Vartsoviako Ituna: NATOri erantzun nahian, Ekialdeko blokeak sortu zuen hau. SESBren eta ekialdeko Europako herri guztien arteko aliantza militarra izan zen (Jugoslavia ez zen sartu).
Bi blokeen arteko gatazkak
Berlineko blokeoa
- 1945ean, Alemania 4 zonatan banatuta geratu zen, eta horiek estatubatuarrek, errusiarrek, frantsesek eta britainiarrek administratzen zituzten. Berlin hiria sobietarren zonaren barruan eta amerikarren zonatik 160 km-ra geratu zen. Hau ere 4 zonatan banatu zuten eta irabazleen artean administratu zuten Alemania bezalaxe.
- Pixkanaka, sobietarrak eta mendebaldekoak gero eta gehiago elkarrengandik urruntzen ari ziren eta, 1948an, mendebaldekoen hiru zonak Estatu aleman bakarrean bateratu zituzten.
- SESBk gogor egin zuen horren aurka, eta, presioa eragiteko, itxi egin zituen Alemaniako mendebaldeko zonaren eta hiriko mendebaldeko sektorearen arteko lurreko komunikazioak.
- Blokeoak ia urtebete iraun zuen, eta hiriaren zati horrek estatubatuarrek airez egindako zubiari esker iraun zuen bizirik.
- Ia-ia III. mundu gerra bat hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
- Berlineko krisiak AEB eta SESBren arteko behin betiko banaketa ezarri zuen. 1949an bi estatu alemansortu ziren azkenean: Errepublika Federal Alemana AEB, Erresuma Batuaren eta Frantziaren zonak batuta, eta Errepublika Demokratiko Alemana, sobietarren zonan.
Koreako gerra
- Koreako penintsula Japoniako Inperioarena izan zen.
- Gerraren amaieran aliatuek inbaditu zuten: sobietar tropak iparraldean sartu ziren, eta estatubatuarren armada hegoaldean eta hiriburuan (Seul). Korea bi zatitan bananduta geratu zen 38. paralelotik; iparraldea sobietarrek okupatu zuten, eta hegoaldea, estatubatuarrek. 1949an, bi armadak bertatik irten eta penintsula bi estatutan bereizita geratu zen behin betiko: Ipar Korea, gobernu komunistarekin eta Hego Korea, mendebaldearen aldeko gobernuarekin.
- Mao Zedong komunistak Txinan agintea eskuratu eta, hilabete batzuk geroago, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. Estatubatuarrek tropak bidali zituzten Hego Koreara eta, arlo diplomatikoan, NBEren onespena lortu zuten. Armada komunistak eta mendebaldeko armadak zenbait urtetan ibili ziren elkarren aurka Korean.
- Azkenean, 1953an herriaren banaketa behin betiko finkatu zuen bakea sinatu zen. III. Mundu Gerra hastekotan izan zen, baina oraingo honetan ere ez zen horrela izan.
Kubako misilen krisia
- 1959an, Fidel Castrok sobietarren aldeko erregimena ezarri zuen Kuban eta AEBk oso arriskutsutzat hartu zuten erregimen hori.
- 1962ko uztailean, sobietarrek Kuban misil nuklearrak jaurtitzeko baseak instalatzen hasi ziren eta misil horiek AEBtako hiri nagusienetaraino iristeko gaitasuna zuten.
- 1962an, AEBtako hegazkin batek jaurtiketa-arrapalak aurkitu zituen.
- Kennedy presidenteak, orduan, Kubara material estrategikoarekin zihoazen itsasontzi guztien blokeoadekretatu zuten. Tentsioa goreneko unera iritsi zen estatubatuarren flota misilak zeramatzaten sobietar ontziak geldiarazten hasi zenean.
- Ia-ia III. Mundu Gerra hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
- Azkenik, Khrustxevek baseen instalazioa bertan behera uzteko agindua eman eta armak bertatik kentzeko konpromisoa hartu zuen; Kennedy, berriz, Turkiako misil nuklearrak kentzen hasi zen.
- Elkarren artean komunikatzeko bide egonkorrak ireki ziren, esate baterako, Kremlinen eta Etxe Zuriaren arteko “telefono gorria”.
- 1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna onetsi zen, eta, 1973an, armamentu nuklearra murrizteko elkarrizketak hasi zire
Data garrantzitsuak
- 1945 Bigarren Mundu-Gerra amaitzen da.
- 1947 Marshall Plana Europa berreraikitzeko.
- 1948 Berlingo krisia.
- 1949 NATOen fundazioa. Sobietar Batasunak bere lehen bonba atomikoa leherrarazten du.
- 1950-1953 Koreako gerra.
- 1955 Varsoviako Hitzarmenaren fundazioa.
- 1956 Armada sobietarrak Hungaria inbaditzen du.
- 1959 Iraultza kastristaren garaipena Kuban.
- 1960 Vietnamgo gerra lehertuko da. Esku-hartze estatubatuarra.
- 1961 Berlingo harresiaren eraiketa.
- 1962 Misil kubatarren krisia.
- 1968 Txekoslovakiako inbasio sobietarra.
- 1979 Afganistango inbasio sobietarra.
- 1991 Komunismoaren erorialdia Sobietar Batasunean eta Europako mendebaldean. Alemaniar batze-prozesua hasten da.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarHasteko esan beharra dut lan txukuna egin dutela, ideiak modu argian ondo antolatuta agertzen dira eta formatoa egokia iruditzen zait. Gerra Hotzaren gertakizun garrantzitsuak ondo laburtuta azaltzen dira eta data ugari ere ageri dira.
ResponderEliminarFaltan botatzen dut argazkiren edo eskemaren bat, informazio guzti hau errazago interpretatzeko. Hala ere, lana ederto dagoela uste dut eta oso erabilgarria izan daitekeela umeentzat. Lanari jartzen diodan nota 8 bat da.
Animo talde!