4. TALDEA - GERRA ZIBILA




ESPAINIAKO GERRA ZIBILA

Espainiako Gerra Zibila 1936. eta 1939. urteen artean Espainian, Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen.


SORBURUA

Haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak, 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an, Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen.


ONDORIOAK

Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000 eta errepresioaren ondorioz, 200.000.





Comentarios