Entradas

7. TALDEA - TRANTSIZIOA

Imagen
ESPAINIAKO TRANTSIZIOA: SARRERA: Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da. Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da ( 1975eko azaroaren 20a ); eta amaiera, berriz, PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna ( 1982ko urriaren 28a ). Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren berrezarkuntza den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote. Halaxe, Espainiak aldi hartan eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu horrekiko aldekotasuna erakutsiz, Espainiako trantsizio demokratikoa izenaz ere aipatzen da. Espainiako trantsizioak ez du ekarri diktadurarekiko eteni...

4. TALDEA - GERRA ZIBILA

Imagen
ESPAINIAKO GERRA ZIBILA Espainiako Gerra Zibila 1936 . eta 1939 . urteen artean Espainian , Hego Euskal Herria barne, jazotako gerra izan zen. Espainiako armadako militar batzuek Bigarren Errepublikako gobernu demokratikoaren aurka eginiko estatu kolpe batez hasi zen. SORBURUA Haren sorburua izan zen Espainiako eskuindarrek ez zutela onartu ezker alderdien Fronte Popularrak , 1936ko otsailaren 16ko hauteskunde orokorren bidez, Espainiako agintea eskuratu izana. Uztailaren 17an eta 18an , Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka eta, porrot egin zuenez, herrialdea bitan zatitu zen. ONDORIOAK Hurrengo hiru urteetan, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000 eta errepresioaren ondorioz, 200.000.

11.TALDEA. II.Mundu Gerra

Imagen
I. Mundu Gerraren ostean 1939-1945 ALIATUAK VS. ARDATZ ZENTRALA ALIATUAK: Frantzia, Erresuma Batua, Polonia, Danimarka, USA, URSS ARDATZ ZENTRALA: Alemania, Italia eta Japonia Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, bigarren mundu gerraren detonantea gertatu zen, Frantzia eta Erresuma Batuak Alemaniari guda deklaratuz. II. MUNDU GERRA EUSKAL HERRIAN: Ipar EHan: BAI Hego EHan: EZ ONDORIOAK Hildakoak: munduko biztanleriaren % 2 hil (61 milioi pertsona inguru) Holokaustoa Atxilotuak  Gizartea banatu (Kapitalistak/Komunistak) Ekonomiaren suntsipena

5. TALDEA FRANKISMOA (1939-1975)

Imagen
Frankismoa Francoren diktadura , 1939tik 1975era, sostengatu zuen ideologia eta printzipio politikoen multzoa da. Iritzi desberdinak daude frankismoaren ideologiaren ezaugarri nagusiari buruz: batzuen arabera, Espainian agindu zuen denbora guztian zehar erregimen faxista izan zen; beste batzuen arabera, ordea, erregimen autoritarioa izan zen funtsean, faxismoaren elementu zenbait biltzen zituen arren. Nazionalkatolizismoa ere aipatu izan da frankismoaren osagai nagusitzat. Francisco Franco Caudillo edo buruzagiaren agintzaritzapean, beste erakunde batzuek ere mamitu zuten frankismoa: Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangea k —garai hartako alderdi bakarra k—, Movimiento Nacional izenekoak, Espainiako Armadak eta Eliza katolikoak . Iritziak iritzi, faxismoaren ohiko diren parafernaliak erabili zituen urte luzeetan eta itxura hau erabili zuen propaganda ekintzetan. Geroago, Bigarren Mundu Gerraren amaitu ostean, erregimenak berak uko egin zien sinbolo h...