1. TALDEA PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA (1923-1930)
PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA (1923-1930)
- ESTATU KOLPEA
Miguel Primo de Rivera Bartzelonako kapitan jeneralak 1923ko irailaren 13an bere tropekin eraikin ofizialak hartu zituen, eta manifiesto bat plazaratu zuen, ekintzaren arrazoiak azalduz.
Hori egin ondoren kapitan jeneral guztiei telegramak bidali zizkien laguntza eskatuz gobernuaren aurkako altxamendua aurrera atera zedin. Bi bakarrik bere alde jarri ziren, besteek nahiz eta ados egon ez ziren ausartu ezer egitera egoera argitu arte.
Anarkia egoera kontuan hartuta, biztanleria gehiena Estatu kolpearen alde zeuden: burgesia, lurjabe handiak, sektore eklesiastikoa eta langile mugimendua (sozialistak). Gainera, prentsak laguntza izugarria eman zion: El Debate , ABC, El Diario Universal, El Sol...
Gauzak horrela egonda, dena erregearen jokabidearen arabera erabaki zen. Erregeak gobernu autoritario eta militarra nahi zuenez (parlamentuko lana ez zitzaion gustatzen), Estatu kolpea onartu zuen, eta Primo de Riverari gobernu berria osatzeko agindua eman zion.
Estatu kolpeak, modu honetan, era baketsuan lortu zuen bere helburua. Hala ere, esan behar da, erregearen onespenik gabe kolpea porrot egingo zuela.
- NOR DA PRIMO DE RIVERA?
Miguel Primo de Rivera y Orbaneja (Jerez de la Frontera, 1870eko urtarrilaren 8a - Paris, 1930eko martxoaren 16a) militar, politikari eta diktadore espainiarra izan zen.
14 urte bete zituenean, Miguel militar akademian sartu zen eta, instrukzioa bukatu zuenean, Melillara destinatu zuten. Berehala hasi zen karguz igotzen eta Maroko, Kuba (1895-1897) eta Filipinetan (bere osaba Fernandorekin) izan zen. 1909an Afrikako Iparraldera destinatu zuten eta Marokoko Gerran hartu zuen parte. 1912an general egin zuten eta 1915eanpenintsulara itzuli zen, Cadizeko gobernadore karguan. 1922ko maiatzean Bartzelonara destinatu zuten eta hango krisi soziala bizi beharra izan zuen: terrorismo anarkista, nagusien pistolerismoa, nazionalismo katalana... eta Berrezarkuntza garaiko sistema bipartidista hondoa jota zegoen. Bartzelonako garaietan, Lligaren alderdi kontserbadoreen laguntza izan zuen, delinkuentzia eta gizarte arazoak oso gogor tratatzen zituela-eta. Egoera hau larriagoa zen militarren inguruan, batez ere, Annualeko hondamendia gertatu zenetik (Hantxe hil zitzaion Migueli anaia Fernando), erregeari ari baitziren erantzukizunak eskatzen. Horrela, armadak eta alderdi kontserbadoreenek lagundurik, eman zuen 1923ko irailaren 13ko estatu kolpea. Bertan behera geratu zen 1876ko konstituzioa, prentsa askatasuna bukatu zen, gobernua eta parlamentua desegin eta Direktorio Militar batek gidaturiko diktadura ezarri zuen.
- DIKTADURAREN FASEAK AIPATU
- Direktorio militarra (1923-1925)
- Direktorio zibila (1925-1930)
- Diktaduraren gainbehera
- DIKTADURAREN GAINBEHERAREN ZERGATIAK
1928an diktaduraren gainbehera hasi zen, kausa nagusiak hauek izan ziren:
- Erregimenak gero eta oposizio gehiago zeukan: errepublikozaleak, anarkistak, komunistak, kataluniako nazionalistak eta intelektualak (Unamuno, Marañon, Ortega y Gasset, Valle-Inclan, Blasco Ibañez, Fernando de los Rios eta Jimenez de Asua)
- Primo de Riveraren eta Alfontso XIII arteko harremanetan arazoak.
- Gatazka sozialak eta grebak berriro agertu ziren 1929an (ikasle eta langile).
- Estatuaren egoera ekonomikoa, zorretan sartuta eraikin publikoak zirela eta.
- Ejertzitoaren karguak jarri ziren Primoren aurka.
-Donostiako Ituna: 1930eko abuztuan indar politikoak elkartu ziren etorkizunean Errepublika ezartzeko: erregionalistak, konstituzionalistak, errepublikazale historikoak eta alderdi sozialista.
- Diktadorearen gaixotasuna.
Primo de Riverak 1930ko urtarrilean bere dimisioa aurkeztu zuen, Parisera joan zen eta bertan handik hilabete batzuetara hil zen.
- LABURPEN MURALA:
-INFORMAZIO OSAGARRIA:
- AURREKARIAK
Borboien berrezarkuntza 1874tik 1931ra bitartean Espainian izan zen, hots, Arsenio Martínez-Campos militarra buru zuen estatu kolpetik hasi eta Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu artekoa. Aldi hartan, Borboi leinua berriz ezarri zen Espainiako erregetzan. Garai haren ezaugarri nagusiak egonkortasun instituzionala, Estatu liberalaren eraikuntza eta Industria Iraultzak sortutako mugimendu sozial eta politikoen sorrera izan ziren.
- EGOERA EKONOMIKOA
Arlo politikoan porrot egin bazuen, ekonomian, ordea, Diktadurak lorpen handiak egin zituen. Ekonomian, Estatuak arlo eta esparru guztiak kontrolatzen zituen:
- Ekoizpen sektoreen kontrola eta jarduera ekonomikoaren kontrol totala (prezioak, ekoizpena ). Hau burutzeko, Comite Regulador de la Produccion Industrial erakundea sortu zuten, edozein enpresak gobernuaren baimena behar zuen traslado, instalazio edo zabalpena egiteko.
- Diru laguntza publikoak enpresei eman zizkien.
- Protekzionismoa nekazal eta industria produktuak babesteko. Aduana zergarik altuenak Europan SESB atzetik.
- Errepide, erakin hidraulika eta ureztatzeko sistemak eraikitzeko inbertsio publikoen kopurua handitu zituzten.
- Monopolioen sorrera: CAMPSA (Estatuak % 30 , gainontzekoa Banesto, Vizcaya, Hispano eta Urquijo Bankuen artean) eta Telefonica.
Politika honekin greba kopurua murrizpen ederra izan zuen, eraikin publiko handiak egin ziren eta ekoizpenaren hazkundea lortu zen (burdina, altzairua, eta zementua). Estatuak zor handitan sartu zen, eta mozkinak lortu zituztenak talde kapitalista handiak izan ziren. Diktadura Europan zegoen hazkunde ekonomikotaz aprobetxatu zen.
- EGOERA EUSKAL HERRIAN:
Diktadura guztietan bezala zentralizazioa helburu nagusienetarikoa izanik gaztelera ez zen beste hizkuntzek errepresioa jasan zuten eta beraz euskarak gainbehera jasan zuen. Gizartean tentsioa nabaria zen jasandako errepresioagatik diktaduraren aurka zegoen oposizio guztiari. Egun ilunak izan ziren.
- GURE POST-IT-AK:
Lana oso ondo egituratuta dagoela iruditzen zait, izan ere, hasieran egoera konkretu batetik hasi dira, jarraian Primo De Rivera- ren biografia azaldu dute, ondoren, konfliktoak dituen faseak eta gorabeherak argi azaltzeko.
ResponderEliminarGainera, oso interesgarria iruditu zait konfliktoa hasi baino lehenago Espainiako egoera zein zen azaltzea, ikasleei lagunduko zaie konfliktoaren zergaitia ondo ulertzeko. Halaber, ikasleentzat oso erakargarria iruditu zait muralean gaiaren inguruan laburpena txertatzea, irudien bitartez ikasleek asko ikasten dute eta.
Hobetu nahian, adierazi nahi dut atal bakoitzean argazki bat jarriko nukeela, ikasleek idatzita agertzen den informazioa hobeto ulertzeko, eta, horren ondorioz, errezago informazioa barneratzeko.
Nota: 9
Lehenik eta behin, esan nahi dut lanaren antolaketa asko gustatu zaidala, ordenak arreta piztea eta informazio osoaz ohartzea erraztu didalako. Izan ere, oso ondo iruditzen zait lehenengo laburpen txiki bat jartzea gaian kokatzeko; ondoren, pertsonaiari buruzko datuak aipatzea primeran dator hobeto ezagutzeko; eta azkenik, informazio gehigarriarekin askoz ere osatuago geratzen da.
ResponderEliminarGainera, informazioari dagokionez, oso egokia ikusten dut, benetan esanguratsuena aipatzen duzuelako, eta nire kasuan, asko ikasteko baliogarria izan zait.
Horrez gain, murala ere oso polita dela uste dut, erakargarria eta aldi berean praktikoa, informazio osoa bilduta baitago.
Azkenik, zeuen postit-ak jartzea eskertzen dizuet, horrela bakoitzak zeri ematen dion garrantzia ikusteko.
Lan bikaina talde!
Goitik ikusita esan beharra dut lan oso bisuala egin duzuela eta txukun ikusten da.
ResponderEliminarTestua analizatu eta irakurri eta gero lan bikaina egin duzuela iruditu zait, garai horretan bizi ziren gertakari garrantzitsu guztiak oso ondo azaldu eta aipatu dituzue. Bestetik aipagarria iruditu zait burutu duzuen kartulina non azaltzen da era orokor batean zer gertatu zen garai horretan marrazkie eta gezien bitartez.
Nire partez Zorionak zuen lanagatik, segi horrela!
Nota: 9
Informazio nahiko eta azalpen egokiak eman dituzuela uste dut. Irudiak lagundu egin naute testua irakurtzeko errezagoa izatea, eta negritan ideia garrantzitsuenak jarri izanak informazioa sintetizatzeko aukera ematen gaitu irakurleoi.
ResponderEliminarLan bikaina!
Nota: 9'5
Informazio beharrezkoa ezarri duzue, gaia erabat ulertzeko, inolako buruhausterik sortu gabe. Oso egokia ikusten dut informazio garrantzitsuenaren aipagarritasuna, gertakari nagusienak goraipatuz. Azkenik, zuen post-it en agerpena idei ona iruditzen zait, taldekide bakoitzaren iritzia ezagutarazteko.
ResponderEliminarSegi horrela, eta animo !!!
Nota : 9.