5. TALDEA FRANKISMOA (1939-1975)

Frankismoa Francoren diktadura, 1939tik 1975era, sostengatu zuen ideologia eta printzipio politikoen multzoa da. Iritzi desberdinak daude frankismoaren ideologiaren ezaugarri nagusiari buruz: batzuen arabera, Espainian agindu zuen denbora guztian zehar erregimen faxista izan zen; beste batzuen arabera, ordea, erregimen autoritarioa izan zen funtsean, faxismoaren elementu zenbait biltzen zituen arren. Nazionalkatolizismoa ere aipatu izan da frankismoaren osagai nagusitzat. Francisco Franco Caudillo edo buruzagiaren agintzaritzapean, beste erakunde batzuek ere mamitu zuten frankismoa: Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangeak —garai hartako alderdi bakarrak—, Movimiento Nacional izenekoak, Espainiako Armadak eta Eliza katolikoak.
Iritziak iritzi, faxismoaren ohiko diren parafernaliak erabili zituen urte luzeetan eta itxura hau erabili zuen propaganda ekintzetan. Geroago, Bigarren Mundu Gerrarenamaitu ostean, erregimenak berak uko egin zien sinbolo horiei, nolabait ere nazioarteko oneritzia lortzeko eta nazismoarekin izan zuen laguntasuna atzean uzteko asmoarekin.

Urte horietan zehar, honako simbolo hau erabiltzen zuten bai eta espainiako banderan ere gehituta zegoen.




Emakumeak, bizitza osoan, zerbitzatzeko funtzioa zuten. Jainkoak gizona egin zuenean, "ez da ona bakarrik egotea" pentsatu zuen. Eta emakumea egin zuen gizonari laguntzeko eta konpainia egiteko, bai eta ama izateko ere. Jainkoaren lehen ideia "gizona" izan zen. Ondoren, emakumearengan pentsatu zuen, beharrezko osagarri gisa, hau da, zerbait erabilgarria izateko.

Errepresioa izan zen frankismoaren oinarrietariko bat:
Guztira, 150.000 pertsona inguru exekutatu zituzten eta gerra ondorengoko urteetan 280.000 preso bildu zituzten kartzeletan zein konzentrazio-esparruetan elikadura eta higiene baldintza oso txarretan. Hainbat presok langile-batailoietan erreklutatu zituzten azpiegiturak eraiki zezaten: errepideak, zubiak... Baina matxinatuen kontra zeudenak zigortzea gain, errepresio-neurri hauen helburua izua zabaltzea eta faxismoaren kontrako mugimendu saiakerak isiltzea zen.
Gerra amaitzean, erbestera joandako 500.00 errepublikarretatik erdia Espainiara itzuli zen Bigarren Mundu Gerra hastean. Erbestean gelditu zirenen artean askok Frantzian gelditu ziren (bertan batzuk nazismoaren aurkako borrokan ibili ziren eta gehienak kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten) eta beste batzuk Latinoamerikara joan ziren.

Ekonomia:
Autarkia izan zen francok erabiliz zuen politika ekonomikoa, non estatuak produktu gehieneak sortu eta kontsumitzen zituen, esportazioak behera egin zuten, eta bestetik, Autarkiak sortutako geldialdi ekonomikoak elikagai-eskasia handia eta prezioen igoera eragin zuen. Biztanleko errenta, aldiz, gerran izandakoen herena zen, eta horrek erabateko pobrezia eta gosetea zabaldu zuen. Arazo horiei aurre egiteko Estatuak ezarritako irtenbideetako bat oinarrizko produktuen errazionamendua izan zen. Dena den, produktu-eskuratze nahikorik ez zegoenez merkatu beltza (estraperloa) sortu zen.

Egoera hori zela eta, 1957an Opues Deiko teknokratek gobernu berri sortu zuten eta sistema autarkikoari bukaera eman zioten. Hala ere, autarkiak geldialdi ekonomiko handia eragin zuen eta horri aurre egiteko ekonomia egonkortzeko hainbat plan martxan jarri zituzten Estatuaren eskuartze handiari amaiera eman eta merkataritza eta finantza liberalizatzeko helburuekin.

Gobernu berriak hartutako erabakien artean inflazioa murrizteko interes-tasak igotzea, soldatak izoztea, Ogasunaren defizita murrizteko zerga-erregormak eta gastu publikoa murriztea, etab. Zeuden. Hasiera batean, plan berriek bizi baldintzak okertu zituzten, baina inflazioari eutsi zitzaion eta industria-esportazioak igo ziren.


Hizkuntzaren aldetik, gaztelania izan zen frankismoak onartu zuen bakarra, besteen hizkuntzen kontra errepresio gogorra izanez.

Francoren helburua zen autonomia erkidego barik bizitzea Espainian, zentralizazioa oinarrizko pilare bezala: hizkuntza bat, erlijio katolikoa eta eskuma bortitzaren ideala.

Comentarios

  1. Sarrera honi dagokionez, esan beharra dago oso betea dela. Nahiz eta motza izan, ez zaio informazio orokorrik falta. Datak, ideologia mugimendu ezberdinak, etab. aipatzen dira bertan. Zehatzak izan dira ere frankismoaren sinboloa txertatzeko orduan, ezinbestekoa bihurtuz horrelako sarrera batean.
    Hori gutxi balitz, frankismoaren garaian zelako egoeran bizi ziren emakumeek ere aipatzen dute, datu orokor batzuk emanez. Ekonomia, hizkuntza, errepresioa edo helburuaren inguruko datuak ere eman dituzte. Beraz, esan daiteke sarrera bete betea sortu dutela, datu ugari emanez.
    Aurreko alde positiboak alde batera utzita, ondo dago ere aipatzea datu batzuk faltan bota ditudala. Zehaztapen batzuk bota ditut faltan. Gainera, pixkat erakargarriagoa egin daiteke blog baterako sarrera.
    Hori esanda, nire ustez balantze guztiz positiboa dauka sarrera honek. Datu ugariak eman dituzte eta guztiz nahikoa suertatzen da frankismoaren garaiko ideia bat izateko. Beraz, zorionak!
    Ni jarriko nukeen nota 8 bat izango litzateke. Uste dut bikain dagoela, baina esan dudan moduan, beste datu batzuk eta zehaztapenak gehitzea ondo legoke. Dena den, izugarri gustatu zait eta gauza berriak ikasi ditut frankismoaren inguruan.

    ResponderEliminar
  2. Frankismoaren iguruko sarrera hau nahiko osoa eta egokia dela esango nuke. Jadanik Gonzalok ondo esan duen lez, informazio oso zehatza jarri dute, eta hori errezago egiten du irakurketa eta kontzeptuak argi ikustea. Oso ondo aukeratu dute frankismoaren inguruko informazio esanguratsuena, errepresioa, ekonomia, gizartearen egoera nolakoa zen azaldu dute. Beste alde positibo bat izango litzateke erlijioak erregimen frankistan izan zuen eragina aipatu dutela esaldi zehatz bat jarriz, eta baita emakumearen egoeraren informazioa azaltzea ere egokia iruditu zait. Oro har, sarrera nahiko ondo dago, baina hala ere hobelerro lez ondo legoke irudi gehiago jartzea sarrera pixkat erakargarriagoa egiteko. eta fatan bota dut ere klasean egindako kartulinaren argazkia, bertan oso ondo zegoelako laburtuta gaia. Dena den, oso lan ona egin duzue, hortaz zorionak talde! Nik jarriko nukeen nota 9 izango litzateke.

    ResponderEliminar
  3. Nire ustez logoa edota irudia oso aproposa da, gaur egun frankismoarekin erlazionatutako ikur nagusia baita. Diktaduraren oinarriak aipatu dira, nire ustez era egokian, errepresioa, hizkuntzen debekuntza eta euren funtzionamendua deskribatuz. Informazio eskasa dago hala ere, beraz 10etik 7.5 jarriko nioke sarrerari.

    ResponderEliminar
  4. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  5. Oso sarrera berezia eta ondo egina da, asko gustatu zait egin duzuen sailkapena eta zelan azaldu dituzuen kontzeptuak. oso ondo dago ordenatuta eta sartu dituzuen datuak oso egokiak iruditu zaizkit. lan bikaina! Zuen nota nire ustez, 9 bat.

    ResponderEliminar
  6. Labur azalduta baina informazioaren aldetik sarrera guztiz osotuta dagoela iruditzen zait. Gainera logoa gaia identifikatzea ahalbidetzen du ezer irakurtzen hasi baino lehen. Bestetik, estan beharra dago ahaztu zaiela haien kartulinaren irudia sartzea. Horregatik 8 bat ematen diet nik.

    ResponderEliminar
  7. Frankismoaren sarrera interesgarria egin duzue, baita frankismoaren testuingurua eta ondorio batzuk hobeto ulertzeko gizartearen egoera hartako beste gai batzuk jorratu ere. Hala nola, emakumearen egoera, Francoren aurkako ideologiak defenditzen zutenentzat errepresioa, ekonomiaren egoera, diktadurako sinbologia, etab. Bukatzeko, klaseko kartulina zelakoa den ikustea falta zen. Hala eta guztiz ere, zuen nota 8 da. Zorionak!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

8. TALDEA: I. MUNDU GERRA

1. TALDEA PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA (1923-1930)

12. Taldea - Gerra hotza