7. TALDEA - TRANTSIZIOA
ESPAINIAKO TRANTSIZIOA:
SARRERA:
Espainiako trantsizioa Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta Mendebaldeko
herriek demokratikotzat onartutako estatua bihurtu zen arteko denbora da.
Espainiaren historialariek bi data jarri ohi dituzte mugarritzat: hasiera Francisco Franco
diktadorearen heriotza eguna da (1975eko azaroaren 20a); eta amaiera, berriz,
PSOE hauteskunde orokorretan garaile atera zen eguna (1982ko urriaren 28a).
Trantsizio horrekin kritikoak diren hainbatek Espainiako Borboien bigarren berrezarkuntza
izenaz aipatzen dute (nahiz eta, berez, Borboi leinuak Espainiako erregetzan izan duen hirugarren
berrezarkuntza den), eta aldia oraindik ez dela bukatu deritzote. Halaxe, Espainiak aldi hartan
eta geroago izan zuen erregea Francok izendatu zuen, ondorengotza legean. Bestetik, prozesu
horrekiko aldekotasuna erakutsiz, Espainiako trantsizio demokratikoa izenaz ere aipatzen da.

Espainiako trantsizioak ez du ekarri diktadurarekiko etenik. Gerra Zibilean Errepublikaren aurka
matxinatutakoek eta erregimen frankistak egindako krimenei amnistia eman zitzaien, artean guztiz
frankistak ziren Espainiako Armadako buruen mehatxupean, eta geroztik Espainiako Gobernuak ez
du oraindik frankismoa ofizialki gaitzetsi. Espainia da, munduko demokrazien artean, diktadura
garaiko Estatu terrorismoa ikertu ez duen bakarra. Estatuak berak edo estatuak bultzatuta egindako
eskubide urraketa ugari oraindik ofizialki onartu, ikertu eta zuzendu gabe daude.
Eskubide urraketa horien artetik nabarmenena oraindik hobi komunetan ehortzita dauden 88.000
gorpuena da. Munduko estatu burujabe guztien artetik, Espainia da desagertutako pertsona gehien
dituztenetan bigarrena: Kanbodiak baizik ez dio aurrea hartzen. Espainiako Justiziak, frankismoaren
krimen horiek berak ez ikertzeaz gainera, kanpokoek ikertzea ere eragozten du.

Trantsizioa noiz hasi eta noiz bukatu zen?
Zenbait historialarik uste dute Trantsizioa 1975etik 1978ra arte garatu zela; hau da, Espainiako Konstituzioa onartu arte. Beste batzuen ustez, zabalagoa da, eta 1982ra arte iristen da; hau da, Espainiako Langile Alderdi Sozialista, frankismoaren oposizioko alderdietako bat, boterera iritsi arte.
Handik aurrera, Espainian eta era orokor batean normaltasun demokratikoa nagusitu zen. 1982tik aurrera, alderdi sozialista eta alderdi popularra txandakatu ziren gobernuan: batzuetan, gehiengo absolutuekin, eta beste batzueten parlamentuko gutxiengo batzuen babesarekin.
Adolfo Suárezen lehen gobernua (1976ko uztaila – 1977ko ekaina)
Torcuato Fernández Erresumako Kontseiluko presidenteak Adolfo Suárez prposatu zuen
gobernuburu bezala. Helburua, frankismoan izendatutako gorteek aldaketak onartzea zen,
baina aldi berean, Francoren legalitatea onartuz, armada beti atzean egonda.
Fraga eta Areilza gobernutik atera ziren, eta Suárezek bere programa aurkeztu zuen:
Erreforma Politikoreko Legea (Ley para la Reforma Política) egitea, gorteek onartu ondoren herritarrek erreferendumean bozkatu beharrekoa.

Ondoren prozesu konstituziogile bat irekitzea. 1977ko ekainaren 30a baino lehen hauteskunde
demokratikoetara deitzea.
Data garrantzitsuak:
1973 Carrero Blanco presidentearen hilketa
1975 Franco hiltzen da, Juan Carlos de Borbon izendatuta.
1977 Lehenengo hautoeskunde demokratikoa
1978 Konstituzioa
1979 Hautoeskunde Konstituzio berriaren ondoren
1981 Estatu Kolpearen saiakera erratua
1982 Gobernu aldaketa, UCD kendu, PSOE sartu
1986 Espainia Komunitate Ekonomikoan sartu (UE)
1975ko azarotik 1976ko uztailera Arias Navarroren gobernua.
1976ko uztailetik 1977ko ekainera Adolfo Suarezen gobernua.
1977tik 1979era Adolfo Suarezen bigarren gobernua.
1979tik 1981era Adolfo Suarezen hirugarren gobernua
1981tik 1982era Calvo Soteloren gobernua
1982tik 1986era Felipe gonzalezen gobernua
POSTERRA:
Kaixo Talde. Klasean burututako kartulina egokia iruditu zait zuen gaia aurkezteko. Trantsizio etapan Espainiak izadako gorabehera momentu bat izan zen, non gertakizun eta aldaketa ugari eman ziren. Hori azaltzeko, orden kronologiko bat jarraituz, Trantsizio garaiko urte garrantzitsuak azpimarratu dituzue gertakizun esanguratsu bati lotuak. Horrek Trantsizioan gertatutakoa ulertzeko asko lagundu egiten du. Espainiako gobernuak zer nolako momentua bizi izan zuen Frankismoaren "amaieraren" ostean. Lan ona eta eskerrik asko!!!
ResponderEliminar