2.TALDEA: II.ERREPUBLIKA (1931-1939)

2.TALDEA: II.ERREPUBLIKA (1931-1939)



BIGARREN ERREPUBLIKAKO BIDEOA:



EGOERA GORABEHERATSUA:

Urte bete lehenago, 1930an bi gertakizun garrantzitsu gertatu ziren:



·         Oposizioko alderdiek (errepublikanoak, sozialistak, alderdi katalana) Donostiako hitzarmena sinatu zuten erregimen monarkikoari bukaera emateko eta  errepublikaren ezarketaren alde lana egiteko.
·         EAJk ez zuen parterik hartu, eta horrek eragina izan zuen gero Euskal Herriko Estatutua lortzerakoan, denbora asko pasa behar izan baitzuen.
·         Arazo ekonomikoa: 1929ko krisiaren eragina atzeratua izan zen Espainiaren kasuan eta garai hauetan iritsi zitzaion sufrimendua. Beste herrialdeekin zituzten harremanak esportazioekin jorratzen ziren soilik eta honek beherakada handia suposatu zuen Espainiaren ekonomian.


·         Gizarte gatazka: Errepublikaren aurkako iraultzak ugariak ziren eta hauek saihesteko erreformak burutu behar izan ziren, beraz, gatazka giroa uneoro sumatzen Espainian.
·         Eskuinaren indarra: Faxismo espainiarrak indar handia lortu zuen eta oposizio gogorra izan zen errepublikazaleentzat. Honek gobernu honen zailtasunak areagotu zituen.

GATAZKAREN GORABEHERAK:
Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen eta 1939 arte iraun zuen. Alfontso XIII.ak Espainiako boterea utzi behar izan zuen, horren ondorioz, Espainiatik alde egin behar izan zuen. Aurreko egunean, Eibarko udaletxean Espainiako Bigarren Errepublikako ikurrina izango zena aurkeztu zen. Espainiako Gerra Zibilak markatu zuen Espainiako Bigarren Errepublikaren amaiera eta Francisco Francoren diktaduraren hasiera.


BIGARREN ERREPUBLIKAREN LEHEN LEHENDAKARIA:
Niceto Alcalá-Zamora jarri zen erregimen berriko presidente eta behin behineko gobernu honek elizaren erreakzioa eragin zuen herriaren antiklerikalismoa bultzatzen baitzuen. Jarrera hau mugara eraman zuten herritarrek hainbat eliza erretzen eta horregatik elizaren hasierako errespetuzko eta jarrera moderatutik Errepublikaren aurkako jarrera pasa ginen. Honetaz gain, lehen arazoa Bartzelonan sortu zen Maciá-k Kataluniako Errepublika aldarrikatzean. Honen aurrean, behin behineko gobernuko agintariek Kataluniaren berezitasuna aitortu behar izan zuten.


HAUTESKUNDEAK ETA 1931 KONSTITUZIOA:
1931ko ekainaren 28an behin behineko gobernuak hauteskunde batzuk antolatu zituen non Gorte Konstituziogileek konstituzio berri bat idatzi zuten: 1931ko Konstituzioa. Konstituzio honekin estatuak izaera laikoa eta demokratikoa hartu zuen, sufragio unibertsala aldarrikatu zuen, indar handiko estatu zentrala osatu zuen eta azkenik, hasieratik eman zitzaizkien aukerak Autonomia Estatutuei. Hala ere, gobernu honek hasiera-hasieratik izango ditu arazo serioak erlijioaren gaiarekin. Errepublikazaleen garaipenarekin Biurteko Erreformistari eman zitzaion hasiera.


BIURTEKO ERREFORMISTA (1931 urria -1933 azaroa):
Biurteko erreformista bere izenak dioen moduan erreforma asko egon ziren etapa bat izan zen. Abenduaren 9an Konstituzioa onartu aurreko hilabeteetan behin behineko gobernuak erregimen berria bermatzeko oinarrizko neurriak jarri zituen abian.


1.- Hezkuntza erreforma: Hezkuntza eta kultura ere bultzatu ziren. Lehen hezkuntzako eskolak bikoiztu ziren, irakaskuntza aurrerakoiaren aldekoak izan baitziren. Garbi geratu zen lehenengo dekretuetan pedagoriari buruz kezka handia zutela.
2.- Erreforma militarra: Armadak baliabide asko zituen eta horregatik errepublikazaleek beldurra zioten armadari, beraz, Azañak hau eraberritzeko neurriak hartu zituen:
– Armada gobernuaren esku jarri.
– Ofizialen kopurua murriztu.
– Hiriko polizia taldea sortu zuen.
3.- Nekazaritza erreforma: Espainia herrialde nekazaria izateko potentzial izugarria zuen eta horregatik latifundismoa aldarrikatu zen (lurjabeek beren lurrak ez lantzea). Anarkistek nekazari gunetara bideratzen zuen propaganda eta lurjabe handienak eskuineko alderdietan zeuden. Gainera, nekazarien erreforma sustatzeko hainbat dekretu sinatu ziren, adibidez, Nekazaritza Berrikuntzarako Oinarrien Legea (1932ko irailaren 9a).
4.- Lan Legeak: Gizarte gatazken aurrean gobernuak neurriak hartu behar izan zituen langileak pozteko. Gobernuaren neurriekin eta UGT-ren laguntzarekin arazoa murrizten joan zen.
5.- Autonomia estatutuak: Espainiaren konstituzioaren arabera Espainia autonomiatan banatua zegoen eta beraz, probintziei autonomia emateko aukera zegoen.
Biurteko erreformistan zehar arazo dezente sufritu behar izan zituzten gobernariek eta esanguratsuenak arazo ekonomikoa, gizarte gatazka eta eskuinaren indarra izan ziren.



CEDA-REN MUTURREKO BIURTEKOA (1933 azaroa 1936 otsaila):
1933. urtean udal hauteskunde batzuk antolatu ziren eta Azañak eta bere gobernuak galdu egin zuen eskuinaren mobilizazio geldiezinagatik eta ordena publikoaren nahaste handia zegoelako. Urte berean Errepublikako presidenteak Azaña kendu zuen bere kargutik eta honen ondorioz hauteskunde berri batzuk egin behar izan ziren. 1933ko azaroan, beraz, hauteskundeak antolatu ziren eta eskuinak garaipena argia lortu zuen besteen aurretik. Garai hartan krisi ekonomikoa bere gailurrera iritsia zen eta Espainiar herriak aldaketa bat behar zuen bere herrialdearen egoeran. Biurteko honetan aurreko etapan egindako erreformak ezabatu edo eten ziren cedistek zuten izaera kontserbadoreagatik. Gobernu berri honekin Elizak eta militarrek lehen galdutako indarra berreskuratu zuten hainbat idazkiei esker.
1934ko urriaren 5ean langileen matxinada izan zen, Gobernua eskumaren eskuetan geldituko zelakoan, Errepublika defendatu eta boterea armen bidez eskuratzeko. Asturias eta Katalunian izan zuen eragin nagusia. Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Bizkaian, ezkerreko mugimendua zegoen herrietan eman zen. Euskal Herrian 2000 inguru preso sartu eta zigor handiak jaso zituzten, heriotza-zigorrak ere bai. Hala ere, Fronte Popularrak 1936an hauteskundeak irabazi eta otsailaren 20ko amnistia dekretuaren bidez libre gelditu ziren guztiak.



FRONTE POPULARRA (1936 otsaila – 1936 uztailaren 18a):

1936ko otsailaren 16an Fronte Popularra izeneko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak, hots, ezkerrak, eta programa sozialdemokrata bat ezarri zuen.
Hala ere, gizarte gatazka bat zegoen, izan ere, aurretik zetorren kontua bazen ere, denbora aurrera joan ahala gizartea gero eta polarizatua zegoen politikoki. Langileen erradikalismoa eta eskuinaren indarra arazo oso larriak ziren Frontearentzat. Eskuinak kanpoko diktaduren dirulaguntzak jasotzen zituen eta geroz eta zailagoa suertatzen zen hauen geldiketa. Egoera honetan Alcalá-Zamora kaleratu zuten presidentziatik. Uztailaren 12an Castillo tenientea akabatu zuten falangistek eta Fronteak mendeku moduan Clavo-Sotelo akatu zuen.
1936ko uztailaren 17an Franco generalak matxinada bat antolatu zuen Marokon eta arrakasta handia izan zuen. Hasiera batean hiri nagusietan huts egin zuen altxamenduak baina eskuina geroz eta indar gehiago lortzen joan zen Espainia osoan zehar eta herrialdean zehar zabaltzen joan zen azkenik Espainia osoa hartu arte.




EUSKAL ESTATUTUA: 
Lehen mundu gerra amaitzean autonomia sentimendu handia jorratu zen Euskal Herrian, Katalunian moduan. 1918. urtean Romanones buru zuen gobernuak Euskal estatutu bat onartzeko aurrera pausu handia eman zuen. Bigarren Errepublikak autonomia hau indartzeko balio izan zuen. Euskal Estatutuaren bultzatzaile nagusia José Antonio Aguirre izan zen, berak sustatu baitzuen Lizarrako bilera 1931ko ekainaren 14ean, bertan Lizarrako estatutua onetsiaz.
1931ko abenduaren 8an estatutu proiektu berri bat egiteko agindua eman zen. Ezker errepublikanoek sozialistek eta abertzaleek onartu egin zuten proiektua, zeinek Lizarrako Estatutuak baino ahalmen autonomiko gutxiago zituen. Hala ere Nafarroak ez zuen proiektua onetsi eta horregatik hirugarren onespenean Euskal Estatututik kanpo geratu zen. CEDA-ren biurtean etzuen aldaketarik jasan, baina Fronte Popularrarekin estatutuak indarra jaso zuen eta Gorteetan aktibatu zen. Gerra Zibilaren hasierak ez zuen estatutuaren prozesua geldiarazi eta azkenean arrakasta izan zuen 1936. urteko urriaren 1ean Gorteen onespenarekin.


BIGARREN ERREPUBLIKA BAINO LEHENAGO, ESPAINIAKO EGOERA POLITIKOA:



BIGARREN ERREPUBLIKA GARAIA ETA ONDORENGO EGOERA POLITIKOA:



LABURPENAREN MURALA:







Comentarios

  1. Hasteko, jarritako linkaren barruan agertzen diren bideo ezberdinak oso lagungarriak dira egoera historikoa ulertzeko eta gaian kokatzeko. Azaldutako informazioari dagokionez, nahiko ondo antolatuta dagoela esango nuke eta argazkiak erakargarriagoa egiten dute irakurketa. Aipatu nahi dut oso interesgarria eta ideia ona iruditu zaidala aurrekariak eta ondorengo egoera politikoa azaltzeko denbora lerroen erabilera. Uste dut oso era bisual batean laburtzen dutela zer gertatu zen lehen eta zer ondoren. Murala ere oso ondo dago, bakarrik hobetzeko irudi gehiago faltan bota ditut edo kolore gehiago. Hala ere, oso lan ona egin duzue, nire nota 8 bat da.

    ResponderEliminar
  2. MAITANE BASTERRA: Gaiari buruzko azaldu duten informazioa egokia eta ondo dagoela iruditzen zait, irakurtzeko erraza eta irudien bitartez egoera barneratzeko lagungarri gisa erabiltzea egokia dela uste dut. Oso ideia polita eta erabilgarria iruditu zait link bat jartzea eta bertan, gaiari buruzko hainbat bideo egotea. Modu horretan, irakurritako informazio guztia era dinamiko batean barneratzeko aukera paregabea suertatzen da. Amaitzeko, muralari buruz esan dezakegu, informazioa ondo plasmatuta dagoela baina, hobetzeko, irudi gehiago sartuko nituzkeela. Lana oso ondo dago eta nire nota 8 bat da.

    ResponderEliminar
  3. Hasteko zorionak egindako lanagatik. Informazioak erlazioa izan dau hasieratik eta denbora lerroek informazio gehigarri baliogarria eskaintzen dabe teoriaren ulermenerako. Gainera nahiko bisuala egin dozue post guztia eta murala ere jarri dozue argazkietaz gain eta horrek erakargarriagoa bihurtzen dau irakurketa.
    Informazio aldetik egokia iruditu jat eta euskal herriko datuak ere jarri dozuez, primeran. Horretaz gain bideoen linka jartzeak informazio gehigarri lez plus bat ematen dau.
    Hobe lerro lez, zeuen postitak jarriko neukez zeuen aportazioa edo pentsaera ikusteko eta informazio gehiago jarriko neuke baina hala ere lan paregabea egin dozue hortaz jarriko neukean nota 8,5 bat da.

    ResponderEliminar
  4. Hasteko, jarri duzuen linka bideoekin historia garai honetan kokatzeko oso erabaki aproposa dela uste dut. Gainera, garai horretako gertakari garrantzitsuenak azaldu dituzue, eta horregatik, askoz errazagoa iruditu zait gaia ezagutzea. Zorionak talde, oso lan ona egin duzue! Nire nota 9 bat da.

    ResponderEliminar
  5. II. errepublikaren sarrera hau oso ondo azalduta dagoela iruditzen zait. Izan ere, garai horretan zehar egondako gertakari garrantzitsuenak aipatzen dira. Horrez gain, ondo kokatzeko, aurrekariak puntuz-puntu ondo azaltzen dira eta bertatik habiatuta, gaian sakondu du taldeak.
    Gainera, aipatzekoa da sarreran jarri duten lin-a, lagungarri suertatu daitekeelako ikasleren batek II.errepublika ondo ulertzen ez badu eta testuarekin batera gehitu dituzten irudiek testua bera erakargarriagoa egiten dutela deritzot.
    Oso lan ona talde, informazio argia eta zuzena. Besterik gabe, nire nota 8 bat da.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

8. TALDEA: I. MUNDU GERRA

1. TALDEA PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA (1923-1930)

12. Taldea - Gerra hotza